IBILBIDE PROFESIONALEAREN ARDATZA ETA ZEHARKAKO GAITASUNAK LAN BILATZEKO
Enplegua
Langabezian egoteak eta lana bilatzeak etsipena, motibazioa galtzea, bakartasun-sentipena... ekartzen ditu sarri, eta egoera emozional horiek oztopo izaten dira lana bilatzeko prozesuan. Zure sentimenduak zeintzuk diren jakitea eta horiek erregulatzen ikastea ezinbestekoa izan daiteke zure egoera profesionala aldatzen hasteko. Hala, aldaketa hori abiarazten laguntzeko prestatu dugu saio hau.
INFORMAZIO SAIOA, HAUEI ZUZENDUTA:
Barakaldon erroldatuta dauden eta Lanbiden izena emana duten langabeak
- zeharkako gaitasunek lanean eta garapen profesionalean zer eragin duten ikasi nahi dutenak
- eta coaching-aren bidez bidaia pertsonal bat egin nahi dutenak
Talde-saioetan parte hartuz gero...
- Zure profilaren balorazio orokorra (alderdi positiboak eta hobetu beharrekoak) lortuko duzu,
- eta helburu profesionalak eta ekintza-plana zehazten lagunduko dizuten bakarkako coaching-saioetan parte hartzeko aukera izango duzu.
Ez da inolako titulurik edo eskarmenturik behar.
Ezinbestekoak dira, ordea, ikasteko gogoa, motibazioa, puntualtasuna eta eskaintzen diren baliabideak zentzuz erabiltzeko ardura.
DATA, ORDUTEGIA ETA TOKIA
2015eko urriaren 9a edo 16a (10:00-14:00) (data aukeran)
Inguralde - Beurko Zaharra kalea, 3 - 38 pab.) Barakaldo, Bizkaia
DINAMIZATZAILEAK: Maru Sarasola eta Asier Gallastegi
AURRETIKO IZEN-EMATEEN INFORMAZIOA:
Ez baduzu aurrez izena eman, bidali mezu elektroniko bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera curriculumarekin batera, eta azaldu zerk bultzatu zaituen saioan parte hartzera.
Informaziorako telefonoa: 944 789 355 / 944 789 446
